Txapeldunek herrian bertan egindako kopa eta kamiseta bana irabaziko dituzte, sari potoloaz gain. Horrez gain, partidak jokatzen diren bitartean zozketak egongo dira, eta egunero hainbat sari lortzeko aukera. Bai jokalariek, bai ikusleek edukiko dute parte hartzeko aukera. (hainbat afari, motxilak, BelauntzaCup markako arropa...).
Belauntzako ostatua irekita egongo da txapelketako 6 egunetan zerbitzurik hoberena eskaintzeko bai jokalari eta bai ikusleei.
Partidua amaitzean, zer da hobe hamburgesa handi bat janez indarberritzea baino? Final handian foodtruck-a izango dugu, Perurenaren eskutik.
BelauntzaCup-ek Dj ofiziala izango du txapelketako 6 egunetan! Giro ezin hobea jarriz!
HASI: Uztailak 22 asteartea. FINALA: Uztailak 27 igandea.
AS, AZ, OS, O, LA: 15:00h - 21:00h IG: 18:30h
Txapelketan zehar egunero zozketak egingo dira hainbat sariekin.
Beroketa: 10 min Partidua: 20min x2 Tarteko atsedena: 5 min (Berdinketarik egonez gero, penalti jaurtiketa egingo da)
+16 urte 9 Jokalari 1 Entrenatzailea
Txapelketan izen eman duten taldeek, belauntzako zelaia entrenamendu moduan erabiltzeko aukera izango dute, Ekainaren 28tik Uztailaren 16 arte.
Araudi Ofiziala
Txapelketako araudi ofiziala.
INSTAGRAM: @belauntza_cup IZEN EMATEAK: EKAINAK 27